Atzegiren 'Begirada garbiak' erakusketa ikusi ahal izango da asteburuan, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko mar. 9a, 16:59

Azpeitian Atzegiren erakusketa jarri zutenean ateratako argazki bat. (Maialen Etxaniz) Atzegik Jon Andoni Martin argazkilariarekin elkarlanean prestatu duen Begirada garbiak erakusketa zabalik izango da asteburuan, Azkoitiko Torre Zurin. Atzegik 1989an "ezagutzea eta maitatzea bat dira" zioen bere kanpainan, eta hori gogoan hartuta antolatu dute erakusketa. Bailarako herritarrek adimen desgaitasuna duten pertsonak hobeto ezagutu ditzatela da erakusketaren helburua. Atzegiko denbora libreko taldeen argazkiak eta urteetan zehar aurrera eramandako sentsibilizazio kanpainak izango dira ikusgai bertan. Joan den astean zabaldu zuten erakusketa, eta asteburu honetan ere izango da bertaratzeko aukera. Gaur, ostirala, 17:30etik 19:30era zabalduko dute, eta, larunbatean nahiz igandean, 12:00etatik 14:00etara.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide