Txerloiko lanak amaituta, dena prest dago biharko derbirako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko mar. 9a, 13:38

Txerloiko futbol zelaian dena prest dago bihar jokatuko den Anaitasunaren eta Lagun Onaken arteko derbirako. Azkoitiko eta Azpeitiko futbol klubetako gizonen lehen taldeak nor baino nor ariko dira, 17:00etan, itxuraberritutako zelaian. Izan ere, duela gutxi berritu du Azkoitiko Udalak tribuna, eta aste honetan falta ziren beste bi esku hartze gauzatu ditu. Batetik, markailu inguruan estalpea eraiki dute jarraitzaileek partidak erosoago goza ditzaten, eta, bestetik, sarreran estalitako toki bat eraiki dute leihatila modura erabilitzeko; bertan, sarrerak eta errifak salduko dituzte. Gaur goizean, langileak obren azken ukituak egiten ari ziren. Hona hemen Txerloiko irudiak: (Argazkiak: Azkoitiko Udala)  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide