Bi antzezlan izango dira asteburuan Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

'Prest gaude' antzezlaneko aktoreak. (Lakrikun) Bi antzerki obra ikusi ahal izango dira asteburuan Azkoitian. Gaur, Azkoiti-Azpeitiko Lakrikun taldeak Prest gaude emanaldia eskainiko du, Elkargunean. Azkoitiko etxeetara bidalitako agendan hiru euro ordaindu beharko dela jartzen du, baina sarrera doan izango da azkenean. 20:00etan hasiko da emanaldia, eta Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatu dute. Horrez gain, umeei zuzenduta, Glu Glu Produkzioaken Alizia lurralde miresgarrian lana izango da bihar, larunbata. Baztartxon izango da saioa, 18;00etan hasita, eta lau euro ordaindu beharko da sarrera. ​

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide