Apirilaren 7an egingo dute Azkoitiko umeen danborrada

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko mar. 9a, 12:09

280 haur inguruk parte hartuko dute danborradan. Datorren astelehenean hasiko dituzte entseguak. Sukaldari jantzi berriak estreinatuko dituzte aurten.

Umeen danborradaren antolatzaileak eta partaideak. (Azkoitiko Udala) Apirilaren 7an egingo dute Azkoitiko umeen danborrada, Pazko Asteko larunbatean, alegia. 280 haur inguruk parte hartuko dute bertan, eta dagoeneko hasi dituzte prestaketa lanak udalak, Umore Ona elkarteak eta boluntario lanetan ibiltzen diren gainerako elkarteek eta herritarrek. Datorren astelehenean, martxoaren 12an, hasiko dira danborradarako entseguak. Danborrada egunera arte, astelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan egingo dituzte entseguak, Gurea pilotalekuan, 19:00etatik 20:00etara. Lehen saioan, danborradan aterako diren sei taldeetako kantineren, banderadunen eta zuzendarien zozketa egingo dute. Zozketa amaitzean hasiko da entsegua. Bestalde, martxoaren 19an, 18:15ean, karrozan aterako diren umeen zozketa egingo duteĀ LH1ekoen artean, baita, danborrada irekitzen joango diren kantineren eta banderadunarena ere. Gainerakoek, berriz, gastadore taldea osatuko dute. Danborrada egunean bertan banatuko dizkiete horiei jantziak. Horrez gain, sukaldariz jantzita atera nahi duten bost urteko umeek martxoaren 19an, 20an edo 22an izango dute aukera entseguetan izena emateko eta jantziak jasotzeko. Sukaldari jantzi berriak Azken urteetan umeen danborradako jantziak berritzen ari dira, aurrekoak zaharkituak geratu direlako. Aurten, sukaldari jantziak estreinatuko dituzte; aurreko hiru urteetan, pilotari, zalduntxo eta abarketari jantziekin egin den moduan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide