Hasi dituzte Lidl supermerkatu berria egingo duten gunea urbanizatzeko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko mar. 7a, 15:18

Urrategira bidean dagoen gune horren urbanizazio lanak egiteko zortzi enpresaren proposamenak jaso zituen udalak, eta erakunde horren Kontratazio Mahaiak erabaki zuen Egurki Eraikuntzak SL enpresari ematea obrak egiteko ardura. Horrenbestez, zortzi hilabeteko epean bukatu beharko dute gunea egokitzeko obra, eta 1.218.650 euroko aurrekontua du lan horrek. Urbanizazio lanak bukatutakoan hasiko dira supermerkatua eraikitzen.

Hasi dira hondeamakinak lanean Lidl supermerkatua eraikiko duten gunean. (Julene Frantzesena) Lidl supermerkatuen kateak eraikin berria izango du Azkoitian, eta Zabale baserriaren eta Gurutze Gorriaren arteko lur sailean hasi dira dagoeneko obren aurreneko fasearekin. Izan ere, Azkoitiko Udalak urtarrilean esleitu zituen urbanizazio lanak –hari dagokio lan horiek esleitzea–, baina obra hori Lidl katearen jabe Schwarz taldeak ordainduko du. Urrategira bidean dagoen gune horren urbanizazio lanak egiteko zortzi enpresaren proposamenak jaso zituen udalak, eta erakunde horren Kontratazio Mahaiak erabaki zuen Egurki Eraikuntzak SL enpresari ematea obrak egiteko ardura. Horrenbestez, zortzi hilabeteko epean bukatu beharko dute gunea egokitzeko obra, eta 1.218.650 euroko aurrekontua du lan horrek. Urbanizazio lanak bukatutakoan hasiko dira supermerkatua eraikitzen. Gaur egun, Intsausti kalean du supermerkatua Lidlek, baina berria zabaltzean itxi egingo dute hura. 2016ko martxoan erabaki zuen Azkoitiko Udalak Urrategira bideko lur sailak saltzen jartzea, eta ekainean jakinarazi zuten Alemaniako Schwarz taldeak erosi zituela. Maiatzaren bukaerako udalbatzarrean erabaki zuten udalean ordezkatuta dauden alderdiek –EH Bildu abstenitu egin zen– kontratua onartzea. Lidl berria eraikitzeko lanak esleitzeko prozedura, berriz, joan zen uztaileko udalbatzarrean onartu zuten EAJk eta PSE-EEk; EH Bilduk kontrako boza eman zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide