Xabier Rey Urmeneta presoaren heriotza dela-eta batzarra eta kontzentrazioa deitu dituzte Azkoitian eta Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko mar. 7a, 12:42

Gertaera horren harira, batzar informatiboa egingo dute gaur Azkoitiko plazan, 19:00etan. Aldiz, Zumaiako Sortuk elkarretaratzea deitu du gaurko, 20:00etarako, Magnolioan.

Xabier Rey Urmeneta euskal presoa hilik agertu zen atzo bere ziegan, Puerto III (Espainia) espetxean. Ebakiak zituen besoetan, eta Espainiako Barne Ministerioak azaldu duenez, "itxura guztien arabera" bere buruaz beste egin du. Iruñean jaioa zen Rey, 2008an atxilotu zuten eta, geroztik, lehenengo graduan egon da. Gertaera horren harira, batzar informatiboa egingo dute gaur Azkoitiko plazan, 19:00etan. Aldiz, Zumaiako Sortuk elkarretaratzea deitu du gaurko, 20:00etarako, Magnolioan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide