San Emeterio eta San Zeledonio eguna zen atzo, zapatua, eta zaindariaren egunean ospatu zituzten izen bereko festak Azkoitiko Martirieta auzoan. Suziriarekin hasi zuten festa eguna eta meza eta hamaiketakoa egin zituzten ondoren. Hainbat lagun elkartu zen bazkaritarako, eta bazkalondoan Martitteko Bentako I. Mus Txapelketa jokatu zuten 25 bikotek. Auzoko Jabier eta Korta nagusitu ziren lehian, eta bigarren Joxe Mari eta Ina sailkatu ziren. Hirugarren, berriz, Bixentek eta Iñakik egin zuten, eta laugarren Zabale eta Nuarbe. Txapelketa bukatzean afaria egin zuten dozenaka lagunek, eta ondoren Kupela taldearen erromeriaz gozatu ahal izan zuten.
Hona hemen atzoko egunak utzitako irudi batzuk (Argazkiak: Ibon Errazu):