ARGAZKI BILDUMA: Asto probak egin dituzte Azkoitiko Baztarrikaldeko jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko mar. 4a, 18:53

Gaur, igandea, asto probak izan dira Azkoitiko Baztarrikalden. Hain zuzen ere, IX. Joxe Astarbe Saria jokatu dute Azkoitiko Txibilterrek eta Izer-Etxetxo eta Oikiako Astabilak. Txibilter izan da lehiatzen aurrena, ondoren Izer-Etxetxo eta gero Artabilla. Izer-Etxetxok 67 plaza, bi zinta eta sei metro egin ditu, eta bera nagusitu da. Bigarren Txibilterrek egin du, 66 plaza eta erdi eta 3,8 metro eginda. Artabillak, berriz, 59 plaza egin ditu. Ikusmina piztu du probak; izan ere, dozenaka lagun bertaratu da kalera proba ikustera. Dena den, asto probak ez dira izan jaietako ekitaldi bakarra; ostiralean bertso afaria egin zuten Orion elkartean eta gaur goizean umeentzako zezenak eta pottokak izan dira. Datorren ostiralean, berriz, mus txapelketa izango da Orion elkartean, eta izena egunean bertan eman beharko da txapelketaren aurretik. Hona hemen, gaur arratsaldeko asto probetako irudi batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide