Pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Herritar talde batek pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzea deitu du hirugarren asteaz jarraian. Biharko, martxoak 5, jarri dute hitzordua, 12:00etan, plazan. Aurreko asteetan ere dozenaka lagun elkartu dira protestetan. Protestaren bidez, Espainiako Gobernuak pentsioak %0,25 igo izana eta azken urteetako erreformen ondorioak salatuko dituzte. Jubilatuen taldeak eta plataformak herriz herri ari dira azken asteetan pentsio duinen aldeko protestak egiten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide