Oihana Etxebarrieta eta Monika Plazaola atzoko solasaldian. (Azkoitiko EH Bildu)
Martxoaren 8aren atarian, atzo, zapatua, Azkoitiko EH Bilduk antolatutako bi solasaldi izan ziren Elkargunean. Hain zuzen ere, 11:00etan hasita,
Emakumeok erabaki hitzaldia eskaini zuten Oihana Etxebarrieta EH Bilduko legebiltzarkideak eta Monika Plazaola EH Bilduko Feminismo eta LGTBI+ idazkariak. Saio hura bukatzean, 13:00etan, berdintasunaz hausnarketa plazaratu zuten Edurne Aranbarri Berdintasun teknikariak eta Oihana Sudupe Azkoitiko EH Bilduko kideak. Dozenaka lagun izan ziren Elkargunean bi saioak entzuten.