'Ergela' antzezlana emango dute larunbatean, Azkoitiko Baztartxon

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko mar. 1a, 17:08

Txalo produkzioak konpainiaren Ergela antzezlana taularatuko dute larunbatean, martxoak 3, Azkoitiko Baztartxo antzokian. Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean, Sara Cozar eta Joseba Apaolaza aktoreek Eder Trauss eta Karlos Varelari emango diete bizia. Egungo gizarteari "kritika bortitza" egitea helburu duen komedia da obra. Protagonista froga psikologiko batzuetara aurkeztuko da, diru pixka bat ateratzeko asmoz, baina iruzurra egingo diote ordainetan. 19:30ean hasiko da emanaldia, eta sarrerak sei eurotan egongo dira salgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide