Azkoitiko Baztarrikaldeko festak bihar hasiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko mar. 1a, 15:48

Bertso afaria izango dute Orion elkartean ostiral iluntzean, asto proba ezagunak igande arratsaldean izango dira, eta hilaren 9an mus txapelketa.

Festarako gogoarekin dabilenak aukera bat baino gehiago izango du asteburuan Azkoitian. Gaur, Aingeru Guardan ospatu dute urteroko jai eguna; etzi egingo dituzte Martirietan San Emeterioren eta San Zeledonioren festak; eta bihar eta igandean izango dituzte, berriz, Azkoitiko Baztarrikaldeko aurtengo festetako aurreneko hitzorduak. Bertso afariarekin hasiko dituzte ospakizunak Baztarrikalden; Orion elkartean izango da, bihar, 20:30etik aurrera, Azkoitiko bertsolariekin, eta trikitilarien doinuekin girotuta. Isidro erretegian eman behar da afaritarako izena (943-852003 telefonoa). Igandean egingo dituzte, besteak beste, urteroko asto proba ezagunak; eta bihar zortzi, hilaren 9an, itxiko dute aurtengorako prestatu duten egitaraua, mus txapelketarekin. Hona hemen, Baztarrikaldeko festetako egitaraua: Bihar, ostirala 20:30. Bertso afaria Azkoitiko bertsolariekin eta trikitilariekin, Orion elkartean. Martxoaren 4a, igandea 12:00. Umeentzako zezenak eta pottokak. 17:30. Asto probak, IX. Joxe Astarbe Saria. Azkoitiko Txibilterrek eta Isidro Erretegiak eta Oikiako Astabilak parte hartuko dute. Martxoaren 9a, ostirala 22:30. Mus txapelketa, Orion elkartean. Izen ematea elkartean bertan egin beharko da, txapelketa hasi aurretik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide