IRUDIETAN: Aingeru Guardakoaren eguna ospatzen ari dira Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Aingeru Guarda auzoan egun handia dute gaur. Urteroko usadioari jarraituta, Aingeru Guardakoaren eguna ospatzen ari dira bertan. Goizeko hamarretan izan dute eguneko lehendabiziko meza baselizan. Dozenaka herritar elkartu da meza entzutera; asko oinez inguratu dira, eta beste asko ibilgailuetan. Meza irteeran, nola ez, kanpoaldean jarri duten erroskila eta abarren salmenta postura joan dira gehientsuenak, gaurko egunez ohitura den gozokiak erosteko. Erroskilen saltokiak han jarraituko du, gutxienez, eguerdia pasatu arte. Izan ere, festa eguna bukatu aurretik beste bi meza ospatuko dituzte Aingeru Guardako baselizan, 12:00etan eta 13:00etan. Hauek dira eguneko lehen mezaren ondoren ateratako argazkiak:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide