Jose Cruz Gurrutxaga: "Nire esperientzia gordinena izan da taula gainean"

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko mar. 1a, 10:22

Bakarrizketaren inguruko erreportajea osatu du 'Berria' egunkariak, eta haien artean, Jose Cruz Gurrutxaga aktore azkoitiarra elkarrizketatu du. Hona hemen hari egindako elkarrizketa.

Jose Cruz Gurrutxaga. (Ttipia kultur sustapenak) Orain dela bizpahiru urte egin zuen jendaurreko bere lehen bakarrizketa Jose Cruz Gurrutxagak (Azkoitia, Gipuzkoa, 1973), eta segitzen du horretan; Irri par txou emanaldiarekin dabil, besteak beste, Ion Martinezekin. Egunerokoak dituen kontuak ditu langai beti: "Familia, harremanak, umeak... Eguneroko gauzak, beharbada, beste ikuspegi batek hartuta, eta, nola ez, norbere buruaz barre egiteko lotsarik gabe. Ikuslea harrapatuko baduzu, ezagunak zaizkion egoeretan harrapatuko duzu", baieztatu du. "Zeure burua ikusi izan duzun egoera bat esajeratzea da gakoa, hor txistea topatzea". "Erabat biluzik" sentitu izan da bakarrizketetan Gurrutxaga. "Nire esperientziarik gordinena izan da taula gainean. Ez soilik bakarrik zaudelako publikoari begira, egoten naiz bakarrik agertokian bestela ere. Baina hemen zu zara zure istorioekin, eta oso esperientzia gogorra da, zentzu horretan. Publikoa ezkor ikustea, adibidez, gainditu egin behar da". Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Berria.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide