Aldaketak izango dira larunbatean Azkoitian egitekoak diren hitzaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Martxoaren 8aren harira, bi solasaldi antolatu ditu Azkoitiko EH Bilduk martxoaren 3rako, zapaturako, baina gaur jakinarazi dute aldaketak izango direla saio horietan. 11:00etan hasita, Emakumeok erabaki solasaldia eskaintzekoak ziren Oihana Etxebarrieta legebiltzarkidea eta Ainhoa Beola EH Bilduko Programa zuzendaria, baina Ainhoa Beola ezin izango da joan Azkoitira; haren ordez, Monika Plazaola EH Bilduko Feminismo eta LGTBI+ idazkaria ariko da hizlari lanetan. 13:00etan, berriz, Azkoitiko berdintasunari buruzko hausnarketa gauzatuko dute Edurne Aranbarri Berdintasun teknikariak eta Oihana Sudupe Azkoitiko EH Bilduko kideak. Saioak Elkargunean izango dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide