Plaza Ondo jubilatuen elkartea. (Ane Olaizola)
Plaza Ondo jubilatuen elkarteak ohiko batzarra egingo du zapatuan, martxoaren 3an, elkarteko jantokian. Bi deialdi egin dituzte: lehena, 16:30ean, eta, bigarrena, 17:00etan.
Gai zerrenda honako hau izango da:
- 2017ko batzar orokorreko akta onartzea.
- 2017ko ekintzen berri ematea.
- 2017ko diru kontuen azterketa egin eta horiek onartzea.
- 2018ko ekintza planaren berri ematea eta horiek onartzea.
- 2018ko aurrekontuen azterketa egin eta horiek onartzea.
- 2018ko kuota onartzea.
- Galdera-erantzunak.
Zuzendaritza batzordeak jakinarazi duenez, deialdi bakoitzaren amaieran parte hartzaileen artean opariak banatuko dituzte. Kontuei buruzko informazioa nahi duenak, berriz, elkarteko bulegoan egin beharko du eskaera.