Besteak beste, Elkarguneko tunelean emango dute tratamendua. (Azkoitiko Udala)
Azkoitiko Udalak ez labaintzeko tratamendua emango du hainbat gunetan, orain arte egindakoarekin jarraituz. Oraingoan, Julio Urkixo etorbidean, Santa Klara, Ugarte eta Jandonianiz kaleetan, Bizkargi eta Aita Medinabeitia plazetan eta Elkargunera eramaten duen tunelean esku hartuko du. Gune horietako tarte jakinetan emango dute tratamendu, eta, guztira, 3.690 metro koadroko azaleran egingo dituzte lanak. Tarterik handiena Julio Urkixo etorbidekoa da, 20-34 eta 36-40 zenbakien artean aplikatuko baitute ez labaintzeko tratamendua. Gune horretan jada ari dira lanean, eta besteetan datozen egunetan arituko dira. Lanen aurrekontua 33.487,48 eurokoa da (BEZ barne).