Droga trafikatzaile sare bateko kideak atxilotu ditu Espainiako Poliziak Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko ots. 24a, 09:59

Guztira, bost lagun atxilotu dituzte, Azkoitian eta Irunen. Sareak heroina, kokaina eta haxixa banatzen zituen Gipuzkoan, baina Marokon eta Herbehereetan "adarrak" zituen.

(Argazkia: EITB) EITBk jakinarazi duenez, Herbehereetatik zuzendutako narkotrafikatzaile sare bat desegin du Espainiako Poliziak Gipuzkoan. Irunen eta Azkoitian atxilotu dituzte sare horretako kideak; guztira, bost. Sareak heroina, kokaina eta haxixa banatzen zituen Gipuzkoan, baina Marokon eta Herbehereetan "adarrak" zituen. Haxixa gehienbat Marokotik ekartzen zuten, “segurtasun neurri handiekin”. Bost atxiloketen ostean, poliziek bost etxebizitza miatu eta 86 kilo haxix, 757 gramo heroina, 495 gramo kokaina, mozteko 3 kilo substantzia eta esku dirutan 30.985 euro atzeman zituzten, baita droga saltzeko, pisatzeko eta manipulatzeko tresnak ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide