'Emakumeok erabaki' izenburupean bi hitzaldi antolatu ditu Azkoitiko EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko ots. 23a, 10:04

Martxoaren 3an izango dira Elkargunean. Oihana Etxebarrieta legebiltzarkideak eta Ainhoa Beola EH Bilduko Programa zuzendariak 11:00etan eskainiko dute hitzaldia. Ondoren, Azkoitiko berdintasunari buruzko hausnarketa gauzatuko dute Edurne Aranbarri Berdintasun teknikariak eta Oihana Sudupe Azkoitiko EH Bilduko kideak.

Martxoaren 8aren harira, bi solasaldi antolatu ditu Azkoitiko EH Bilduk hil horren 3rako, zapaturako. 11:00etan hasita, Emakumeok erabaki solasaldia eskainiko dute Oihana Etxebarrieta legebiltzarkideak eta Ainhoa Beola EH Bilduko Programa zuzendariak. 13:00etan, berriz, Azkoitiko berdintasunari buruzko hausnarketa gauzatuko dute Edurne Aranbarri Berdintasun teknikariak eta Oihana Sudupe Azkoitiko EH Bilduko kideak. Saioak Elkargunean izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide