Ingurumenarekin lotutako jarduerak garatzeko diru laguntzak eska daitezke Azkoitiko Udalean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Ingurumenarekin lotutako jarduerak garatu nahi dituzten taldeek, erakundeek edo pertsonek diru laguntzak eska ditzakete dagoeneko Azkoitiko Udalean. Laguntza horiek eskatzeko epea  martxoaren 22an amaituko da. Diru laguntzak jaso ahalko dira, besteak beste, hitzaldiak, dibulgazio kanpainak edota formakuntza ikastaroak antolatzeko, baita herritarren parte hartzea edo tokiko ekonomia garapena sustatuko duten jardueretarako ere, udalaren arabera, herritarren "bizi kalitatea hobetuko" dutelako. Lotura honetan daude bete beharreko dokumentuak, eta eskaera udaletxeko arreta bulegoan aurkeztu behar da.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide