Datorren astelehenean, otsailaren 19an, Azkoitiko Altzibar etorbideko autobus geltokiaren inguruan zoladura berritzeko lanak hasiko dituzte. Arrazoi hori dela eta, autobusa ez da lehengo lekuan geratuko; orain arte 15 zenbakiaren parean geratzen zen, eta, astelehenetik aurrera, Altzibar etorbideko 13 bis zenbakiaren aurrean egingo du geldialdia. Lanek hilabete eta erdi iraungo dutela aurreikusten du Azkoitiko Udalak. Denbora tarte horretan geratuko dira autobusak 13 bis zenbakiaren parean.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide