Azkoitiko Go!azenen antzezlanerako sarrerak gelditzen dira oraindik

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Go!azen taldeak bere azken antzezlana aurkeztuko du Azkoitiko Baztartxo antzokian, otsailaren 24an, eta Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, sarrerak gelditzen dira oraindik. Bi emanaldi izango dira egun horretan, 17:00etan eta 19:00etan, eta bietarako daude sarrerak oraindik. Sarrerak eskuratu nahi dituenak udaletxeko Kultura sailera joan beharko du (09:00-14:00) edo 943-85 71 70 telefonora deitu. Sei euro balio dute sarrerek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide