Ibai Maritxalarren margolan bat.
Ibai Maritxalarren (Errenteria, 1979) erakusketa egongo da ikusgai Azkoitiko Torre Zurin asteburuan. Margolanetan antzerkiaz eta antzerkian eszenografia plastikoak lantzen aritzen da artista 2005ean Londresen ikasketak amaitu zituenetik. Ordutik, Euskal Herrian, Ingalaterran eta Mexikon jarri ditu bakarkako zein taldekako erakusketak. Bere margolanak ikusteko aukera izango da asteburuan.