Barra zabalik da, bi urte eta gero

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2018ko ots. 13a, 09:40

Zumaiako barra zabalik da ostiralaz geroztik. (Juan Luis Romatet) 2014an eta 2016an izandako itsas denboraleen ondorioz kaltetuta geratu ondoren, bi urte luzez itxita egon da Zumaiako portu sarrerako dikea. Azken urte eta erdian azpiegituraren oinarria sendotzeko eta guztiz kaltetuta zeuden zatiak konpontzeko lanak egin ditu Eusko Jaurlaritzako portuen zuzendaritzak, bereziki barraren zati zaharrean. Pasa den ostiralean zabaldu zuten oinezkoentzako pasabidea berriro eta lehen ordutik hainbat herritar inguratu zen egindako lanak ikustera, euriari eta hotzari aurre eginez. Barrara joandako herritarrak pozik azaldu ziren, itsasoaren ikuspegi zabala eskaintzen duen leku horretatik berriro paseatzeko aukera dutelako. juan luis romatet

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide