Eguraldia dela-eta ikastetxeetan egingo dituzte mozorro festak Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Ohiko kalejira bertan behera utzi dute, eta ikastetxeetan ospatuko dituzte haurrek aurtengo Inauteriak. Oihan Vegaren emanaldia Gurea pilotalekuan izango da, 17:00etan hasita.

Azkoitiko ikastetxeetako haurrek herriko kaleetan egin behar zuten mozorro desfilea gaur arratsaldean, 16:00etan hasita, baina eguraldi iragarpena tarteko, bertan behera utzi dute egitasmoa. Horrenbestez, ikastetxeetan egingo dituzte mozorro festak. Udalak ere bi ekitaldi lekuz aldatu ditu eguraldia tarteko. Batetik, Oihan Vegak 17:00etatik aurrera plazan eskaini behar zuen emanaldia Gurea pilotalekuan izango da; eta, bestetik, bihar arratsaldeko Txantxiaken ikuskizuna Elkargunean izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide