Anaitasuna futbol klubak Zuzendaritza Batzorde berria osatzeko deialdia zabaldu du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko ots. 6a, 12:09

Anaitasuna futbol klubeko zuzendaritza taldea, duela lau urte kargua hartu zutenenean. (Nerea Uranga). Azkoitiko Anaitasuna futbol klubak jakinarazi duenez, Pedro Urdapilleta presidente duen Zuzendaritza Batzordeak lau urteko agintaldia bete du, eta Zuzendaritza Batzorde berria osatzeko deialdia ireki dute. Zuzendaritza Batzordearen kargua hartzeko asmoa duen talderik edota horretarako gogoa duen inor baldin badago, gaur egungo Zuzendaritza Batzordeko presidentea den Pedro Urdapilleta presidentearekin jarri beharko du harremanetan, 605 77 57 94 telefono zenbakira deituta. Zuzendaritza Batzordearen inguruko azken erabakia uda hasieran hartuko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide