Zestoako Rural Zombies taldeko kideak. (Argazkia: Rural Zombies)
Um Blem Ble Azkoitiko tabernarien elkarteak antolatuta, bi kontzertu izango dira otsailaren 17an, larunbata, Azkoitiako Elkargunean. Urte osoan plazan lau kontzertu bakarrik egiteko baimena eman zien udalak tabernariei, eta kontzertu gehiago antolatu nahian, tabernariek udal ordezkariei proposatu zieten ea Elkargunean kontzertu batzuk antolatzea posible izango ote zen. Hala, Elkargunean beste hiru kontzertu egitea lortu dute tabernariek. Horietako bat izango da otsailaren 17koa.
23:00etan hasiko dira emanaldiak. Zuzenean ariko diren bi taldeak zestoarrak dira, eta honako lotura hauetan irakur daitezke UROLA KOSTAKO HITZAk Rural Zombiesi eta Rodeori egindako elkarrizketak.