Azkoitiko Floreaga ikastetxeko ikasle eta guraso talde bat santa eskean atera zen atzo goizean, Santa Ageda bezpera ospatuz. 30 bat lagun elkartu ziren, eta kalerik kale ibili ziren. Alazne Uranga eta Ane Etxeberria aritu ziren trikitia jotzen, eta kopla kantuan Joxe Mari Altuna, Naia Arrizabalaga, Julene Iturbe eta Juan Inazio Sudupe.