Janire Igoa Azkoitiko Udaleko PSE-EEko zinegotziak salatu du Alderdi Popularrak pentsio publikoak "suntsitu" nahi dituela, "pribatuen mesedetan". Alderdiak azaldu du sistema publikoa "larrialdi egoera" batean dagoela, eta kezka azaldu du pentsioak eskuratzeko boterea galtzen ari direlako herritarrak. "Mariano Rajoyren gobernua pentsioen sistema publikoa txikitzen ari da, etengabe Gizarte Segurantzako erreserbetara joz, eta horrela, gizartean ziurgabetasun ikatragarria eragiten ari dira". Horren aurrean, "epe motzean zerbait egin beharra" azpimarratu du Igoak, "jasangarritasuna bermatzeko".
Eztabaida hori udaletara eramatea erabaki du PSE-EEk, eta mozio bat prestatu du horretarako. Mozio hori Azkoitiko udalbatzarrean aurkeztuko du Igoak, "birbanatzeko eta ezberdintasunekin amaitzeko ahalmen handiagoa duen sistema publiko bat" eskatuz.