Emozioen eta teknologia berrien inguruko ikastaro bana antolatu du Azkoitia Lagunkoiak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko urt. 31a, 12:17

Bi ikastaroak doakoak dira, baina beharrezkoa da aurrez izena ematea. Izena emateko azken eguna otsailaren 16a izango da. Emozioen inguruko ikastarorako izena Udaleko Ongizate Sailean eman behar da, eta KZgunean teknologia berrien ingurukorako.

Azkoitia Lagunkoiaren ikastaro batean parte hartu zuten herritarrak. (Azkoitiko Udala)

Azkoitia Lagunkoiak emozioen kudeaketari eta teknologia berrien erabilerari buruzko saioak antolatu ditu. Nola mantendu modu adimentsuan gure emozioak ikastaroa Nerea Galdona psikologo eta ikertzaileak gidatuko du. Saioak otsailaren 21ean, 23an eta 28an nahiz martxoaren 2an eta 7an izango dira Elkargunean, 10:30etik 12:30era. Ikastaroa doakoa da, baina beharrezkoa da aurrez izena ematea. Interesatuek Udaleko Ongizate Sailera joan, 943 85 71 74 zenbakira deitu edo gizar@azkoitia.eus helbidera idatz dezateke. Izena emateko azken eguna otsailaren 16a izango da.

Teknologia berrien inguruko ikastaroa ere antolatu dute, eta bi atal izango dituzte saio horiek. Batetik, spartphoneen eta tableten erabilera landuko dute. Saio horiek otsailaren 19tik 27ra izango dira, 16:00etatik 18:00etara. Bestetik, berriz, Osakidetzarekin izapideak on line nola egin ikasi ahal izango dute bertaratzen diren herritarrek. Saio horiek otsailaren 15ean eta 16an izango dira 18:00etatik 20:00etara bitartean. Teknologia berrien inguruko ikastaroa ere doakoa da, eta Elkarguneko KZgunean egingo dituzte bi saioak. Izena KZguneko 943 02 36 19 telefono zenbakira deituta edo tutor.azkoitia@kzgunea.net helbidera idatzita eman behar da.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide