Mendi Astea egingo dute Azkoitian, otsailaren 5etik 7ra

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko urt. 30a, 10:27

Fidel Mendia mendizaleak mendian ateratako argazki bat. (Fidel Mendia) Anaitasuna mendi bazkunak Azkoitiko Udalaren laguntzarekin antolatuta, Mendi Astea ospatuko dute otsailaren 5etik 7ra bitartean, astelehenetik asteazkenera, Azkoitian. Fidel Mendiak emango du lehen hitzaldia, Jaitsiera 'ezberdinak' mendi ezagunetan izenburupean, otsailaren 5ean. Hurrengo egunean, otsailaren 6an, Mongolia Bike Challenge bideo emanaldia eskainiko dute, eta saioa amaitzean, ekarpen solidarioa egiteko aukera izango da. Azken saioa, berriz, otsailaren 7an izango da, asteazkenean: Iosu Juaristi eta lagunek Hegan egiteko ametsa saioa eskainiko dute. Emanaldi guztiak Elkargunean izango dira, 20:00etan hasita. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide