Azkoitiko Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako II. Planari ekarpenak egiteko aukera dago

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Udalak Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako II. Planaren zirriborroa landu du, eta herritarrei zabaldu die nahi duen orok ekarpenak egin ditzan. Otsailaren 11ra arte dago horretarako aukera. Dokumentua ikusi eta ekarpenak egiteko sartu www.azkoitia.eus webgunera edo idatzi berdintasuna@azkoitia.eus helbidera. Planaren helburu nagusiak dira, besteak beste, udal administrazio orokorraren jardueran genero ikuspegia indartzea, herritarren artean genero kontzientzia bultzatzea eta emakumeen autonomiaren garapena sustatzea, nahiz Azkoitiko indarkeria matxista aztertzea eta horren adierazpenei aurre egitea. Dokumentuak ardatz eta helburu nagusiak jasotzeaz gain, ekintza plana biltzen du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide