Batasunaren Festa ospatu dute Floreagako ikasle ohiek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko urt. 29a, 10:17

Floreagako ikasle ohiak, Batasunaren Festa ospatzen. (Floreaga) Floreagako ikasle ohiek (1938-1947 garaikoek) Batasunaren Festa ospatu zuten atzo, igandea, Azkoitian.Don Boscoren eguna urtarrilaren 31n ospatuko dute, eta horren aurretik egin dute garai bateko ikasleen jaia. Meza egin zuten eguerdian, Floreagako elizan, Alai Batzako koroaren laguntzaz. Ondoren, taldeko argazkia atera zuten Floreagako eskaileretan, eta, gero, Loiola hotelean bazkaria egin zuten. 27 lagun bildu ziren bazkaltzera, eta beste batzuek ezin izan zuten joan, "hainbat motiborengatik". Taldea bakantzen ari da, baina gogor eusten dio bere festa egunari, eta antolatzaileen arabera, beraien arteko giroa "ezin hobea" da.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide