Gurseko kontzentrazio esparruaren inguruko erakusketa ikusgai dago, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko urt. 26a, 15:02

[caption id="attachment_331304" align="aligncenter" width="300"]Gurseko_kontzentrazio_espa Gurseko kontzentrazio esparrua.[/caption] Gurs Experiences erakusketa egongo da ikusgai Azkoitiko Torre Zuri eraskustokian otsailaren 4ra arte. Zuberoako mugan zegoen Gurseko kontzentrazio eremuaren inguruko erakusketa da. 1939tik 1945era, 60.000 lagun inguru hartu zituen eremuak, eta AskatasunArtek erakusketa artistikoa eta historikoa osatu du. Ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara zabalduko dute erakusketa, eta larunbatetan eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide