Julene Iturbe azkoitiarrak irabazi du San Antontxu bertsopaper lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Mungiako Taket bertso eskolak antolatzen du San Antontxu txapelketa. Joan zen igandean banatu zituzten sariak, eta ekitaldian izan zen Iturbe.

Julene Iturbe Mungiako sari banaketan. (Erniarraitz) Julene Iturbek (Azkoitia, 2001) irabazi du Mungiako Taket bertso eskolak antolatzen duen San Antontxu bertsopaper lehiaketa, eta joan den igandean egin zuten sari banaketa ekitaldia. Aurten, iazko gisan, Julene Iturbe azkoitiarrak irabazi du gazteen mailako lehenbiziko saria. Mungian jaso zuen saria joan zen igandean Iturbek, eta ekitaldi hartan berak osatutako bertso sorta abestu zuen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide