Erosketa bonoen irabazleak, saria jasotzen. (Azkoitiko Udala)
Azkoitiko Prebentzio Mahaiak sustatuta, 14 eta 24 urte bitarteko gazteei herriaren inguruko galdeketa egin diete berriki. Inkesta betetzen zutenei erosketa bonoen zozketan parte hartzeko aukera eman zitzaien, eta honako hauek izan dira irabazleak:
1. saria (200€): Oihane Ucin Iriarte.
2. saria (100€): Unai Arozena Zuriarrain. Bere amak, Kontxi Zuriarrainek jaso du saria, semeak ezin izan duelako etorri.
3. saria (50€): Jon Larrañaga Medinilla.