Haur txikiei eta beren gurasoei zuzendutako esperimentazio saioa antolatu du Floreaga ikastetxeak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko urt. 23a, 11:08

(Argazkia: Floreaga) Azkoitiko Floreaga salestar ikastetxeko Elkar Hazi taldeak, 2015-2016 urteetan jaiotako haurrei eta beren gurasoei zuzendutako esperimentazio saioa antolatu du. Saioa otsailaren 3an izango da, larunbatean, 10:30etik 11:30era, ikastetxean bertan, eta interesa duen pertsona orori irekita dago. Izen emate epea ostiralera arte, urtarrilaren 26ra arte, zabalik egongo da ikastetxeko idazkaritzan. Saioaren prezioa 3 eurokoa da. Haur bakoitzeko guraso bat etorri ahal izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide