Floreagako ikasle ohien bazkarirako txartelak eros daitezke dagoeneko

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko urt. 18a, 18:39

Ikasle ohiak, iaz egindako festan. (Argazkia: Floreaga) Urtero Don Boscoren egunaren inguruan egin ohi duten bezala, Azkoitiko Floreaga ikastetxeko ikasle ohien batasunaren festa egingo dute, urtarrilaren 28an, igandean. Meza izango da 12:00etan, Floreagan bertan, Alai Batzako korua lagun dutela. Ondoren, taldeko argazkia egingo dute, eta Loiola hotelean bazkaria izango da, 14:00etan. Txartelak Lujan dendan eros daitezke, 23 euroren trukean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide