Gabonetako zozketaren bi sari banatu ditu Herrixen merkatari elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko urt. 18a, 10:44

Gabonetako zozketako bi sari banatu ditu Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak. Koatei dendan eta Etxaniz Autoeskolan banatu dituzte 500 euroko bi sariak. Bego mertzerian tokatu den hirugarren zenbakiaren irabazlerik ez da agertu oraindik. 2.790 zenbakia da Bego dendako zenbaki saritua. Datorren larunbatera bitarteko epea du irabazleak saria jasotzeko, egun horretan amaitzen baita saria jasotzeko jarri zuten hamabost eguneko epea. Irabazlerik agertuko ez balitz, beste hamabost eguneko epea zabalduko da ordezko zenbakiarentzat: 2.763. Hona hemen saria jaso duten herritarren argazkiak: (Argazkiak: Herrixen)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide