Izena eman daiteke karnabaletako mozorro eta taberna apainketa lehiaketetan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko urt. 15a, 18:22

Otsailaren 8a bitartean eman daiteke lehiaketetarako izena udaletxeko harreran. Mozorro lehiaketan parte hartzeko beharrezkoa da, gutxienez, 16 urte izatea.

Dagoeneko eman daiteke izena Azkoitiko karnabaletako mozorro eta taberna apaiketa lehiaketetan. Batean eta bestean parte hartu nahi dutenek udaletxeko harreran eman behar dute izena, otsailaren 8a bitartean. Mozorro lehiaketan parte hartzeko beharrezkoa da, gutxienez, 16 urte izatea. Partaideek hilaren 10ean, zapatu karnabalean, 19:00etatik 20:30era bitartean Azkoitiko plazatik pasatu beharko dute derrigorrez, epaimahaiak erabakia hartu ahal izateko. Aldiz, lehiaketan izena ematen duten tabernak 20:30etik aurrera ikusiko ditu epaimahaiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide