Iazko Guraso Eskolako saio bateko irudia. (Azkoitiko Udala)
Guraso Eskolaren edizio berria antolatu dute Azkoitiko Udaleko Ongizate eta Gazteria sailek elkarlanean. Seme-alabak hezteak ekartzen duen "lan zail horretan" orientabideak ematea eta gurasoei laguntzea da egitasmoaren asmoa. Aurtengoan, pil-pilean dagoen gai bat hartu dute oinarri,
bullyinga, hain zuzen ere. Eta gai horri lotuta, teknologia berrien bidezko erasoak edo
ziberbullyinga ere landuko dute. Guraso Eskolak iaz "oso harrera ona" izan zuen udalaren arabera, eta, horregatik, aurten ere egitasmoa errepikatzea erabaki dute.
Datorren ostegunean, urtarrilaren 18an, izango da lehen saioa: z
iberbullyingari buruzko hitzaldia eskainiko dute,
Ziberbullyinga teknologia berrien bidez, adin berekoen arteko erasoa izenburupean. Elkargunean izango da solasaldia, 18:30ean hasita, eta irekia izango da interesa duen ororentzat. Horrez gain, bigarren hitzaldi bat emango dute urtarrilaren 25ean,
Bitartekaritza parental positiboa aurrera eramateko gakoak izenburupean. Hitzaldi hori ere Elkargunean izango da, 18:30ean.
Aipatutako bi hitzaldiez gain, taldekako saioak ere izango dira Guraso Eskolaren barruan.
Bullyingaren eta
ziberbullyingaren prebentzioa jorratuko dute saioetan bereziki, gaian aditu direnekin. Besteak beste, familia, mugak eta nerabeekin nola komunikatu landuko dute. Guztira, sei saio izango dira; denak ostegunetan: otsailaren 1ean, 8an, 15ean eta 22an eta martxoaren 1ean eta 8an izango dira, 15:15etik 16:45era, Elkargunean. Saioak doakoak dira eta udaletxeko Ongizate sailean eman behar da aurrez izena, urtarrilaren 31ra bitartean.
Edozein zalantza argitzeko, 943-85 71 74 telefonora deitzea da egokiena.
Saioetan parte hartu nahi duenak honako izen emate orria bete behar du: