Dagoeneko eman daiteke izena Atano III.a Pilota Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko urt. 12a, 13:30

Urtarrilaren 24a bitartean eman daiteke izena, astelehenetan eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara bitartean, Gurea pilotalekuan. Aurten 8 eta 13 urte bitarteko pilotariek parte hartu ahal izango dute txapelketan.

Dagoeneko eman daiteke izena Atano III.a Pilota Txapelketan. Buruz buruko lehia izango da, eta 8 eta 13 urte bitarteko pilotariek parte hartu ahal izango dute. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 24a izango da, eta Gurea pilotalekuan eman ahalko da izena astelehenetan eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Aurtengoa buruz buruko txapelketaren 34. edizioa izango da. Oteiza pilota elkarteak txapelketako parte-hartzaileen adin tartea aldatu egin du aurten; izan ere, aurreko edizioetan 7 eta 14 urte bitarteko umeek eta gaztetxoek parte har zezaketen. Txapelketako neurketak astearteetan, ostegunetan eta larunbatetan edo igandeetan izango dira, Gurea pilotalekuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide