Azkoitiko Plaza Ondo jubilatuen elkartea. (Ane Olaizola)
Azkoitiko Plaza Ondo jubilatuen elkartearen egoitza astelehenetik –urtarrilak 15– aurrera itxita egongo da, lurra berritu behar dutelako. Besteak beste, lurra lisatu eta bernizatuko dute gunea itxita egongo den egunetan. Aurreikuspenen arabera, bi astez egongo da itxita. Alabaina, lanak azkarrago amaitzen badira, elkarteak lehenago zabalduko ditu ateak.