Jone Zabaletak Gipuzkoako bigarren markarik onena lortu du 3.000 metroko pista estaliko proban

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko urt. 5a, 16:05

Jone Zabaleta. (Xeye atletismo taldea) Jone Zabaleta atleta azkoitiarrak Gipuzkoan 3.000 metroko pista estaliko proban inoiz egin den bigarren markarik onena lortu du. Atzo Anoetako belodromoan (Donostia) jokatu zuen proba, eta 09:52:21 denbora behar izan zuen ibilbidea amaitzeko. Horrela, mende honetan Gipuzkoan inork egin duen denborarik onena egin du. 19 urte baino ez ditu azkoitiarrak. Gipuzkoako errekorra Natalia Azpiazuk egin zuen 1993an (09:09:63), eta hura gainditzerik lortu ez bazuen ere, beste hainbat atletaren denborak gainditu zituen atzokoan Zabaletak: besteak beste, Aratz Rodriguez, Iratxe Aranburu eta Maria Luisa Irizarrenak. Irakurri hemen UROLA KOSTAKO HITZAk Zabaletari egindako elkarrizketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide