Herrixen merkatari elkarteak Gabonetako zozketak egin ditu

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko urtarrilaren 5a

500 eurotako hiru sariren zozketa egin du gaur Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak, eta honako haueak izan dira zenbaki sarituak: 4.667 (Etxaniz autoeskola), 2.790 (Bego mertzeria) eta 753 (Koatei). Ordezko zenbakiak, berriz, honakoak izan dira: 4.700 (Etxaniz autoeskola), 2.763 (Bego mertzeria) eta 771 (Koatei). Sarituek hamabost eguneko epea izango dute saria jasotzeko; epe horretan saritua agertuko ez balitz, erreserba zenbakiari emango zaio. Saritua izanez gero, saria tokatu den dendara joan edo 608-31 30 24 telefono zenbakira deitu behar da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide