Anaitasuna mendi bazkunak mendiko eski irteera antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Urtarrilaren 13rako eta 14rako mendiko eski irteera antolatu du Azkoitiko Anaitasuna mendi bazkunak. Larunbatean, Espelunciechara joango dira, eta, igandean, Peyregetira itzulia egingo dute. Hasiberrientzat modukoa izango da ibilaldia, eta materiala ez duenak alokatzeko aukera izango du. Raketekin ere egiteko modukoa izango da txangoa. Lopetegi iturgintzan eman behar da izena, urtarrilaren 11ra bitartean. 50 euro ordaindu beharko dute bazkideek, eta 60 euro bazkide ez direnek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide