Azkoitiko Gazteak ete Garapena taldeak janaria bildu du, Sierra Leonara bialtzeko. Jendearen "laguntza handia" izan dela eta, eskerrak eman nahi dizkie erakundeak herritarrei. Guztira, 3.700 kilo janari bildu dute: lentejak, dilistak, garbantzuak, babak, esne hautsa eta atun latak. Herriko janari dendek laguntza handia eskaini dutela nabarmendu dute elkarteko kideek, eta "lan bikaina" egin dutela Gazteak eta Garapena taldeko boluntarioek. Cartonajes Eibar enpresak bere kaxak oparitu dizkie eta Ugarte Industrialdeak pabilioi bat utzi die janaria sailkatu eta moldatzeko. Horrez gain, azaldu dute Patri familiak lan handia egin duela janaria ondo antolatzen. Bildu diren 3.700 kilo janari Iruñera eraman zituzten abenduaren 29an; han beste salestar eskoletako janariarekin bat egin du Azkoitian bildutakoak eta kontainerra osatu dute. Urtarrilaren hasieran itsasontziz eramango dute kontainerra Bilbotik Sierra Leonako hiriburua den Freetownera.
Hona hemen bilketan hartutako irudiak:
(Argazkiak: Juan Inazio Sudupe)