Ohikoa izaten da abenduaren 31ko gauerdian suziriekin, petardoekin eta antzekoekin ematea ongietorria urte berriari, eta Azkoitiko Udalak horiek ez jaurtitzea eskatu du. Udaltzaingoak ere ohartarazi du material piroteknikoen erabilerak pertsonengan, ordena publikoan eta herriko ondarean eragin ditzakeen arriskuez. Udalak gaineratu du osagai piroteknikoen manipulazioak ere arriskuak sor ditzakeela, eta horiek ez erabiltzeko deia egin du.