Espiritu Santua kalean eman du udalak ez labaitzeko tratamendua. (Azkoitiko Udala)
Azkoitiko Udalak ez labaintzeko tratamendua eman du Espiritu Santua kalean eta inguruko hainbat puntutan; hain zuzen ere, Julio Urkixo eta Trenbidearen Zumardia kaleen artean. Guztira, 910 metro karratutan esku hartu du udalak, eta 9.909 euroko kostua izan dute lanek. Udalaren arabera, gune horretan "arazoak" izan dira lurra irristakorra zelako oinezkoentzat. Aurten ez labaintzeko tratamendu bera eman dute Aizkibel kalean, Correos ondoko espaloietan. "Erorketak saihestea da eta toki guztiak irisgarriak izatea" da udalaren helburua.