Herritar bati 7 urteko alaba kendu izana salatu dute Azkoitiko udaletxe aurrean hainbat lagunek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko abe. 27a, 12:22

Hainbat lagun bildu dira eguerdian Azkoitiko udaletxe aurrean protesta egitera. (Ane Olaizola) 7 urteko Hiba haurra kendu diote Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuek Azkoitiko bizilagun bati, eta hori salatzeko hainbat lagun bildu dira gaur eguerdian Azkoitiko udaletxe aurrean. Haurra aitarekin bizi zen, eta egun batean, eskolara alabaren bila zihoala, haurra eraman egin zutela jakinarazi zioten aldundiko langileek. Protestan salatu dute umeak "osasun egoera delikatua" duela, eta, era berean, haurra aitari zergatik kendu dioten eta non dagoen argitzea eskatu dute bertaratutakoek. Oraindik erakundeen inolako azalpenik jaso ez izana salatu dute. Azkoitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuek azaldu dute argi dutela "ondo" egin dutela beren lana.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide